XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antonio Arzak Alberdi (1855-1904)

Antonio Arzak Alberdi Donostian jaio zan, 1855-eko uztaillaren 26-an, eta andik bi egunera San Bizenteko elizan bataiatu zuten, Antonio Maria Biktor izenak ezarriz.

Beraren gurasoak Manuel eta Antonia Ramona Justa izan ziran, biak donostiarrak.

Aitaren aldeko aiton-amonak, Frantzisko Jabier Arzak, Altzako semea, eta Maria Teresa Izagirre, donostiarra.

Amaren aldeko aiton-amonak, Antonio Maria Alberdi, bergararra eta Maria Joakina Egaña.

Familia bizi zan etxeak Baderas zuan izena.

Ategorrietan zegoan, gaur Notre Dame komentua dagoan ortan.

Ziur aski, Antonio bertan jaioa izango zan.

Baderas etxe ori Ulia auzokoa zan, 57 zenbakia zuana.

Etxeak iru solairu omen zituan: bajo, principal y segundo piso, eta 374 metro kuadratu.

Ortaz gaiñera, tolarea eta etxeorde bat ere bai.

Onek 215 metro kuadratu zituan, beeko solairuan ukuillua zala, eta goien piso principal eta desván.

Baita jardiña ere, 850 metrokoa.

Garai bateko jauregi eder, bikain, patxaratsua, alegia.

Ezker-eskubi beste bi etxe: sortaldean, Pasai aldera, Bellabista: eta sartaldean, Donosti aldera, Etxeberri.

Ego aldera, berriz, Pasaiko bide zaarra.